Páginas

domingo, 13 de mayo de 2012

Ondo izan!

Iadanik lauhilabetea bukatu da, eta hainbat gogoeta eta iritziren ondoren, nire blogari amaiera emateko ordua iritsi da. Horregatik, abesti honekin bukatu nahi dut. Bertako gestuak beste hizkuntza mota bat dira, berezia eta bakarra.Ondo izan!



Murrizketak hezkuntzan

Hezkuntzan, gutxienez 3.000 milioi euroko murrizketen inguruan idatzi nahi dut oraingoan, honek, hainbat ondorio baitakartza. Lehenik eta behin Irakasleen  gutxiagotzea (%5), ez baita egongo horrenbeste diru irakasle guztiei ordaintzeko. Honek, klaseak handiagotzea ekarriko du, ez direlako horrenbeste irakasle egongo. Beraz, ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko zailtasunak ere egongo dira. Honi ere, azken urteetan ikasle kopurua handiagotu (%6-7) egin dela gehitu behar zaio. 

Krisiaren garaia da, eta murrizketan egin behar dira alde guztietatik. Baina, hezkuntza etorkizunerako gauzarik garrantzitsuena da. Zeren eta gaur egungo gazteek ez badute hezkuntza on bat, nola izango dira gai etorkizunean dena delako egoerari aurre egiteko?

Gai honen inguruan nire iritzia oso ondo islatzen duen bideo batekin utziko zaituztet.


Salman Khan

Aurrekoan, XL Semanal aldizkarian interesgarria iruditu zitzaidan artikulo bat irakurri nuen: "El mejor profesor del mundo". Badirudi, umeek etxean ikasteko beste modu bat aurkitu dutela, haurrek etxean interneten dauen bideoen bidez ikustea. Khan akademiak arrakasta handia izan du. Bideo hauetan, Salaman Khan irakasleak gai askoren azalpenak ematen ditu.

Bideoan, ahotsa entzuten da, irudian arbel beltz bat egonik. Horrela, ahotsak dionearen arabera, arbelean agertzen da. Batzuk diote, Khan-en eredu hau oso tradizionala dela, irakasleak dakiena ikasleari transmititzen baitio.

Ikasketa metodo honekin, ikaskuntza gehiago zabaltzea lortu daiteke, dohainik ematen den irakaskuntza bat baita.

Bideo hauek Californiako eskola batzuetako programazioan erabiltzen hasiak dira, baina irakaskuntza eremuan gatazka bat piztu du: Nola egin ikaskunza eta irakaskuntza erakargarriak.
Hau zaila da, baina pixkanaka pixkanaka gizartea lortzen hari den erronka bat da. Eta flip teaching (ikaskuntzari buelta eman) hau, pauso bat izan daitekeela uste dut.

Khanek dionez, ikasleek bideoak etxean ikusi, berrikusi, gelditu... ditzakete nahi haina, eta horrela hurrengo egunean klasean koentatuko dute. Ez dago gaizki, ezta?

Baina nik orain, buelta eman nahiko nioke artikulu honi izenburuan oinarrituz, zuen bakarkako gogoetarako. Honek Khan munduko irakasle onena bihurtzen al du? Edota, uste al duzu irakasle perfektua existitzen dela?


viernes, 11 de mayo de 2012

Otaño eskola

Moduloko lana egiteko, Zizurkil beheko Otaño ikastolara joan ginen klasea ikustera. HH-tik LH amaitu arte ematen den eskola, asko harritu ninduena onerako. Ez da eskola oso handia, eta ikasle gehienak (guztiak ez esateagatik) Zizurkilgoak dira. 

Ikas-komunitate bat da, non gurasoek parte hartzen dute hainbat ekintzetan. Txarlak, baratza klaseak… egiten dituzte ikasleekin. Ideia interesgarria iruditzen zaidana, gurasoek eskoletan parte hartzearena.

Beste alde batetik, eredu konstruktibistan oinarrituz, ez dute libururik erabiltzen, matematikan izan ezik. Honek esan nahi du, irakasleak biltzen duela material guztia eta dena prestatzen duela. Lan ikaragarria da, baina aberasgarria ere. Izan ere, irakasleak klasean proposatutako guztiak tu zertarako bat. Poema bat lehiaketa baterako, irteera bat zuhaitzak ezagutzeko, edota komikien ezaugarriak ezagutzea mural bat egiteko. Proiektu asko egiten dituzte, oso interesgarriak egia esan.

Azterketa gutxi egiten dituzte, eta honek, egia esan, galdera bat sortu zidan: azterketarik egin gabe, ondoren DBHn beste eskola batera joatean ez al dute arazorik edukitzen?
Irakasleak, ordea, ezezkoa erantzun zidan. “Alderantziz; ikasleak besteak baino preparatuago ateratzen dira”.

Erantzun hau entzun ondoren, irakasle hark arrazoia zuela konturatu nintzen, ikasleak gauzak haien kabuz bilatzeko gai baitziren.

Egia esan, asko gustatu zitzaidan eskola hau, ez baitnuen inoiz eredu hau ikusi eta honelako eskola gehiago aurkitzea gustatuko litzaidake.

Honekin amaitzeko, ikas komunitatearen inguruko lan modularreko bertso batzuk jartzea gustatuko litzaidake.
Ikasle, maixu ta familiek
osatzen dute katea
ta komeni da denak batera
bide berean jardutea.
Sartu nahi duen besterik bada
zabalik dauka atea.
Gure ametsetako eskola
Ikas komunitatea!

Eta gure espezializaioak, zer?

Aurten izan dugun gatazka baten inguruan hitz egin nahi du oraingoan. Haur Hezkuntzako ikasleen espezializazioak.

Badirudi, Haur Hezkuntzako irakaslea izateko arlo espezializatu batean (atzerriko hizkuntza, hezikea berezia, psikomotrizitatea...) Haur Hezkuntzan, arlo horretan espezializatu diren pertsonak ezin izango dutela lan egin. Horretarako, Lehen Hezkuntza ikasi duen eta arlo horretan espezializatua egon behar da.

Beraz, honako hau ikusita, zertarako balio du Haur Hezkuntzako ikasleen laugarren urteak?
Erantzuna, nahiko argi dago: kredituak betetzeko eta horrela titulua ezkuratzeko bakarrik mentzio batekin.

Haru den erabaki bat da, eta, egia esan, guk ezin dugu ezer egin hau aldatzeko. Nahiz eta lege berri honek eragin asko izan niregan, oraindik itxaropena dut lege hori aldatuko dela, itxaropena galtzen den azkeneko gauza baita.

Goiza, arratsaldea, aukera, derrigora?

Gaurko honetan azkenaldian hurrengo urtera begira egon diren gatazken inguruan idatzi nahi dut. Matrikulazio egunaren arabera, gu arratsalden gara aurten. Baina hurrengo urtera begira, gure taldeak arratsaldez jarraitu behar al du?

Alde batetik begira, talde txikia, adin desberdinetako jendea, giro ona... gauza positibo asko ditugu, eta egia esan, urte honetan asko ikasi dudala uste dut. Baina beste alde batetik, gauzak eta ikasketak egunean emateko denborarik ez dago, eta hare gutxiago aurten. Arratsaldeetan lan egiteko aukerei.. AGUR! arratsaldez nituen kursiloei.. AGUR! Goizez zerbait egongo dela, seguru nago, baina dagoeneko berandu zen irailean.

Hurrengo urteari begira, gauza asko esan dizkigute, baina ezer ere ez zehatza. Denak klaseak goizez izateko aukera izango dugula, ondoren notaren arabera izango dela, gero gelak mandetuko direla...
Niri, pertsonalki, goizez klaseak izatea eta talde berdinarekin jarraitzea gustatuko litzaidake, baina hori ezinezkoa dela era badakit.

Beste alde batetik, gainera, nik lanari ezetz esan diodan harren, badago jendea goizez lana duena eta klaseak arratsaldez dituena. Hortaz, ez zait ondo ere iruditzen jende horri hurrengo urtean klaseak arratsaldez emateko aukera ez ematea, eta hare gehiago talde ez presentziala sortu ez bada.

Beraz, objektiboki eta guztiengan pentsatuta, zentzuzkoena aurtengo notaren arabera izatea hurrengo matrikulazioak litzateke, eta norberak aukeratzea zer nahiago duen. Baina, hori zuzendaritzaren aukera denez, nik egiteko dudan gauza bakarra, erantzunaren zai egotea da.

Hezkuntza lehen eta orain



Kaixo! 
Link honetan daukazue klasean egindako collagea, hezkuntzaren aldaketaren inguruan. Materialak, irakasleak, ikasleak, irakasteko moduak… aldaketa ugari izan ditu, eta hori nabarmendu dugu gure collage honetan. Ikasketa indibidualetik taldekakora igaro gara, edukia ematetik haurrei ulertzen ez dutena esplikatzera… Hobekuntzak izan dira aldaketa guztia hauek gehienen iritziz. Baina, zeinek daki; agian beste aldaketa bat egongo da dena aldatuz. Eta zuk, zer uste duzu? 


http://maiteleireamaia.edu.glogster.com/glog/