Páginas

lunes, 26 de marzo de 2012

Definizioak



Kaixo guztioi!
Beste klase bat igaro ondoren, irakasleak jardun dugun gaiaz idazteko eskatu digu. Hala nola, hezkuntza, kultura eta gizarteratzearen garrantziaz. Aipatzekoa da ere, oso iritzi desberdinak ikusi zirela gelan.

Hezkuntza: balioak, tradizioak, ohiturak... transmititzen diren prozesua. Pertsona bakoitzarena desberdina da, berak duen inguruaren arabera; baita ere aipatzekoa da, hezkuntza prozesua pertsona bat jaiotzen den momentutik hasten dela. Hiru hezkuntza mota ere bereizten dira, hala nola formala, informala eta ez-formala. Hauek, aurreko sarreran aipatu nituen.

Kultura: gizarte bat besteetatik bereizten duen egitura sozial, erlijioso, eta abarren multzoa da. Fisikoan, ohiuretan, janarietan, jazkeran... modu askotara desberdindu daitezke kulturak. Adibidez, pertsona Espainian bizi den pertsona bat edo Sirian bizi den bat, kultura desberdina butela nabaritzen da, aurretik esan ditudan gauzengaik.

Gizarteratzea: pertsona bat gizarte batean integratzean datza. Prozesu hau, pertsona bat jaiotzen den momentuan ematen da, eta hil arte irauten du. Hau ematen den bitartean, pertsona honek gizarte horretako kultura eta ohiturak bereganatuko ditu, eta sozializatu egingo da.

Hau izan da nire ordena garrantzian. Baian esan beharra dago klasean besteen iritzia entzun ondoren, gehiaenekin ados nago. Beraz, hiruen artean lotura bat dagoela uste dut, baina bata besteak baino garrantzi handiagorik izan gabe.

sábado, 17 de marzo de 2012

Zein ikaskuntza eremutan egon nahi dut?

Kaixo guztioi!
Ikasgai honetako lehen galdera bezala, nire etorkizunean harituko naizen hezkuntza eremuari buruz hitz egingo ditzuet. Lehenik eta behin aipatu beharra dago hainbat eremu daudela: formala (eskola, adibidez), ez-fomala (estaeskolarrak, adibidez), eta informala (familia eta lagunak, adibidez).

Egia esan, urtebete daramat ikaskuntza ez-formalen, aurretik aipatu dudan Kirikiño aisialdi taldean, eta denbora dela eta, ez dakit etorkizun batean honekin jarraituko dudan, baina momentuz, asko aprotatzen didan gauza bat da, eta arrazoiak direla eta etorkizun batean talde hau uzten badut, udaretan antolatzen diren kanpamenduetara joatea gustatuko litzaidake, hezkunta ez-formalarekin jarraituz. Horrez gain, aurreko urtean ere multikiroleko entrenatzailea izan nintzen; baina aurten klaseak direla eta, ezin izan dut jarraitu entrenatzaile bezala.

Magisteritza ikasten nagoenez, nire ideia etorkizun batean hezkuntza eredu formal batean aritzea izango litzateke, baina ez dut preferentziarik. Nik, eskola kotzertatu batean ikasi dut, baina ez litzaidake axolako ikastola batean irakastea.

15 ikasle inguruko gela batean, hau eta beste irakasten, bene-benetan gustuko dudan gauza bat da, gauza asko aportatuko dizkidala, eta baita ere gustora ibiliko naizela uste dut. Honez gain, hezkuntza ez-formala alde batera utzi behar ez dudala uste dut, geroz eta garrantzia handiagoa emango zaiola uste baitut.


Nire ikaskuntza prozesua

Kaixo guztioi!
Ongi etorri nire Blogera. Lehen sarrera bezala, nire ikaskuntza prozesua deskribatuko dut.
1993ko abenduaren 15an jaio nintzen, eta 3 urte izan arte etxeko hezkuntza bakarrik jaso nuen, hezkuntza informala.
Tolosako Eskolapioetan hasi zen nire prozesua hiru urte nituela. Bertan, lagunak egin nituen, gauzak ikasten hasi (kontatzen, idazten,... eta baita ere lagunen inguruan), eta berria zen gauza bat esperimentatu nuen, hezkuntza formala eta ez-formala jasoz.
Zazpi urte nituela, hezkuntza eremu berri bat ezagutu nuen katekesiarekin, hezkuntza ez-formala. Horretaz gain, ekolaz kanpoko ekintzak zirela eta, multikirolean, inglesean, dantzan, aisialdi taldean (Kirikiño) eta antzerkian egon izan naiz orduztik. Baina gauza bat eta bestea direla eta, pixkanaka pixkanaka horiek utziz joan naiz, gauza bat izan ezik, aisialdi taldea, ondoren aipatuko dudana.
Nire eskolako prozesuarekin jarraituz, ikaskide berdinekin egon nintzen LH-ko 5. maila arte. Urte horretan, Tolosako hiru eskola elkartu, eta Hirukide sortu zen. Eskolapioetan ikasten jarraitu nuen, baina jende gehiagorekin. Horrek aldakea izugarria suposatu zuen ikasle guztiengan: jende berria, lagun berriak, irakasle berriak... zorionez, ez nuen arazorik izan. Honez gain, urte horretan aurretik aipatu dudan aisialdi taldean hasi nintzen. Hau, Hirukide eskolak duen eskolaz kanpoko ekintza bat da; larunbatero elkartzen dira haurrak pare bat orduz, eta jolasak, ekintzak... egiten dituzte. Honez gain, Gabonetan, Aste Santuan eta udaran kanpaketak egiten dira, eta hainbat igandeetan mendira irteerak ere. Hau adinaren arabera da, eta LH 5.mailatik DBH 4.mailara ematen da. Nire kasuan, bukatu nuenean, banekien talde hori ez nuela utzi nahi, eta nire begiraleak nirekin egin zuten bezala, orain talde horretako begiralea naiz. Eta egia esan, aisialdi talde honek eragin asko izan du nire bizitzan.


Hirukide sortu zenetik, eskola berean jarraitu dut LH, DBH eta Batxilergoa bukatu arte. 
Orain, Donostiako Magisteritza Eskolan nago Haur Hezkuntza ikasten, betidanik nahi izan dudan gauza bat.