Kaixo guztioi!
Ongi etorri nire Blogera. Lehen sarrera bezala, nire ikaskuntza prozesua deskribatuko dut.
1993ko abenduaren 15an jaio nintzen, eta 3 urte izan arte etxeko hezkuntza bakarrik jaso nuen, hezkuntza informala.
Tolosako Eskolapioetan hasi zen nire prozesua hiru urte nituela. Bertan, lagunak egin nituen, gauzak ikasten hasi (kontatzen, idazten,... eta baita ere lagunen inguruan), eta berria zen gauza bat esperimentatu nuen, hezkuntza formala eta ez-formala jasoz.
Zazpi urte nituela, hezkuntza eremu berri bat ezagutu nuen katekesiarekin, hezkuntza ez-formala. Horretaz gain, ekolaz kanpoko ekintzak zirela eta, multikirolean, inglesean, dantzan, aisialdi taldean (Kirikiño) eta antzerkian egon izan naiz orduztik. Baina gauza bat eta bestea direla eta, pixkanaka pixkanaka horiek utziz joan naiz, gauza bat izan ezik, aisialdi taldea, ondoren aipatuko dudana.
Nire eskolako prozesuarekin jarraituz, ikaskide berdinekin egon nintzen LH-ko 5. maila arte. Urte horretan, Tolosako hiru eskola elkartu, eta Hirukide sortu zen. Eskolapioetan ikasten jarraitu nuen, baina jende gehiagorekin. Horrek aldakea izugarria suposatu zuen ikasle guztiengan: jende berria, lagun berriak, irakasle berriak... zorionez, ez nuen arazorik izan. Honez gain, urte horretan aurretik aipatu dudan aisialdi taldean hasi nintzen. Hau, Hirukide eskolak duen eskolaz kanpoko ekintza bat da; larunbatero elkartzen dira haurrak pare bat orduz, eta jolasak, ekintzak... egiten dituzte. Honez gain, Gabonetan, Aste Santuan eta udaran kanpaketak egiten dira, eta hainbat igandeetan mendira irteerak ere. Hau adinaren arabera da, eta LH 5.mailatik DBH 4.mailara ematen da. Nire kasuan, bukatu nuenean, banekien talde hori ez nuela utzi nahi, eta nire begiraleak nirekin egin zuten bezala, orain talde horretako begiralea naiz. Eta egia esan, aisialdi talde honek eragin asko izan du nire bizitzan.
Hirukide sortu zenetik, eskola berean jarraitu dut LH, DBH eta Batxilergoa bukatu arte.
Orain, Donostiako Magisteritza Eskolan nago Haur Hezkuntza ikasten, betidanik nahi izan dudan gauza bat.

No hay comentarios:
Publicar un comentario