Páginas

Paper-zorroa

Kaixo guztioi!
Haur Hezkuntzako ikaslea naiz, eta nire blog honetan Didaktika Orokorreko ikasgaian hitz egindako gauzei eta hortaz, nire hausnarketei buruz hitz egingo dizuet. Inoiz ez dut blogik egin, baina oso gauza interesgarria dela iruditzen zait ikaskideek bakoitzaren iritzi eta prozesuari buruz gehiago jakiteko.
Esan beharra dago, idazten hastea asko kostatu zaidala, eta amaitu arte ez dudala publikatu, baizik eta borradorean gordetzen joan naiz. Paper-zorroan zehar, hainbat galdera plazaratuko ditut, eta zuek erantzutera animatzen zaituztet.
Hasteko, aurreko egunean lagun batek egin zidan galdera baten inguruan idatzi nahi dut: Zuk, nola jakin zenuen zer ikasi?
Egia esan, magisteritza betidanik gustatu zaidan gauza bat da eta  magisteritza ikastearena bokazioz dator. Hainbat momentutan kili-kolo izan nuen aukera hau, ardura handiko lan bat delako. Baina, beste hainbat ikasketetan jartzen nintzen pentsatzen, eta ezerk ez ninduen motibatzen. Horren ondoren, adina izan zen kezka. Lehen Hezkuntza ikasteko aukera hartu nuen, eta azkeneko momentuan Haur Hezkuntza ikastea erabaki nuen, 0-6 urte arteko prozesua ikustea askoz ere politagoa baita.

Ikasturtea hasita, lehen lauhilabeteari dagokionez, esperotako gauza oso desberdin batean aurkitu nintzen. Eduki teorikoak, ikaskide berriak, adin oso desberdinetako jendea... gauza batzuk espero nituen, baina kostatu egin zitzaiten adpatatzea.
Orain, bigarren lauhilabetean, eduki praktiko gehiago daudenez, eta ohitu naizenez unibertsitatera, hobeto sentitzen naiz. Baina pixka bat ere kostatu zait.
Didaktikako lehen egunetan, egia esan, nahiko ondo ibili nintzen ariketan egiten, gauzak ulertzen nituen... 
Ondoren, bloga egitean, eguneratuta eramatea ere asko kostatu zait, denbora dela eta oso larri ibiltzen baitnaiz.

Hasteko, lehen maila honetan ikasi dudan gauza bat gu hezitzaileak izango garela da. Haurrak gure eskutan egongo dira. Baina, blogean aipatu dudan bezala, hiru hezkuntza eremu daude, eta gehienok eskola eremuan izango gara hezitzaile. Ni, begiralea izanik, gai honen inguruan galdera bat egingo nahi dut, askotan begirale taldean hitz egin duguna. Eta, eskolaz kanpo, hezitzaileak izaten jarraitzen al dugu?
Nahiz eta ez oso argi eduki, hauxe da nire erantzuna: Gu hezitzaileak izango gara, bai eskolan eta bai kanpoan. Gauza da, inguruak ere bereizten jakin behar dela. Adibidez, zure seme edo alaba ez duzu zure ikaskideak bezala tratatuko, edota egun batean lagunekin zerbait hartzen bazaude, haurrak haurrean dituzulako ez zara ezkutatu behar.

Bigarren  gogoetaren inguruan, pertsona batengan denak duela eragina esan beharra dago. Kulturak, gizarteak, eta hezkuntzak. Hiru hauen, haien artean lotuta daude, eta bata bestearen menpe dago. Gizarte mota batek kultura definitzen du, eta honek hezkuntza. Hezkuntzaren arabera ere, gizakia modu bat edo bestekoa izango da.

Nahiz eta gizartea, kultura edota hezkunta modu bat edo bestekoa izan, pertsona bakoitzak bere iritziak ditu eta honen inguruan oso argi eduki behar dugu gure etorkizunean, ikasleei haien iritziak osatzeko aukera eman behar diegula. Errealitatea den bezela kontatu, eta haiek sortzeko gai horren inguruan haien iritzia. Baina, errealitatea zer da? Guk geuk gauzen inguruko erreatilatea ezagutzen al dugu?
Klasean hitz egin genuen honen inguruan, eta nire ustetan EZ dakigu errealitate guztia munduan gertatzen diren gauzen inguruan, gutxienez. Komunikabide bakoitzak, bere ideologia eta iritzia du. Beraz, gertakizunak, bakoitzak bere iritziaren inguruan eta subjektiboki kontatugo digu berri bat. Eta ondoren gizakia askea dela diote. Zuek benetan uste duzue gizakia aske izan daitekeela errealitatea ezkutatzen badigute?

 Klasean egiteko proposatutako ariketa batean, ikasteko beharrezko gauzak, hezkuntzaren aldakuntzarekin lotzen dut. Zeren eta garaiaren arabera hezkuntza mota bat edo bestea ematen da, iritzi eta hezkuntza eredu desberdinekin. Honen arabera, materiala, edukiak, metodologia, ikasle eta irakasleak desberdinak izango dira. Horrela, esan daiteke orain dela 50 urte beharrezkoak ziren gauzak dakiena transmititzen duen irakaslea, pupitreak, entzuten duten ikasleak, kuadernoa eta boligrafoarekin nahikoa zela esan daiteke. Orain, aldiz, eskolaren arabera, baina material eskolarra (kartulinak, boligrafoak, margolak, ...), taldekatutako mahaiak, talde txikiak, ikasle bakoitzean oinarritzen den irakaslea... esatzen dira ikasketa on bat emateko.

Hau guztia, ikastetxe bakoitzaren arabera dela esan dezakegu. Eta orain hau komentatzean, behin klasean hitz egin genuenari buruz hitz egin nahi dut. Ikastola publiko eta eskolen arteko desberdintasuna. Nik, betidanik, eskola kontzetatu eta erlijioso batean ikasi dut. Jende askok kritikatu egiten gintuen, pijoak deitu, edota sekta batean geundela esan.
Gauza da, hau ez zutela esaten gu ginelako, baizik eta eskola motagatik. Egia da, horrelako eskola batek euskera ez duela ikastolek bezela bultzatzen, baina ni oso pozik nago eskola horretan ikasi izanagatik. Balore asko erakutsi zizkiguten, ikasleengan asko preokupatzen ziren, ikasle kanpotarrak ere ekartzen zituzten ikasleei laguntza eskatuz haiek integratzeko...
Etorkizun batean edota praktiketan, eskola publiko batek nola funtzionatzen duen gustatuko litzaidake, baina mesedez eta arren eskatzen dut, eskolak ez jeneralizatzeko, pertsonekin egin behar den bezala.

Hiruhilabete honetan nahiko zaila eta denbora gutxikoa iruditu zaidan ariketa, programazioa eta unitate didaktikoa izan dira. Egia esan, etorkizun batean oso baliagarria egingo zaigun gauza bat da, baina nahiko larri eta azkar ibili gara. Gainera, klase orduetan denok genituenez galderak, oraindik denbora gehiago egon gara itxaroten dudak argitzeko eta ondorioz, jarraitzeko.

Lauhilabete honetan zehar hainbat gauza ikasi ditudala didaktikan, eta nahiz eta momentu askotan kostatu, aurrera egitea lortu dudala. Taldeak ere asko lagundu dit duden aurrean, eta horregatik  taldeko lana oso garrantzitsua iruditzen zait.

Klaseez gain, lan modularra ere izan dugu, esperientzia oso polita iruditu zitzaidana. Zizurkilgo Otaño ikastolan egon ginen. Ikas-komunitatea eta talde txikiekin. Irakasleek lan handia egin behar dutela ikusten da, bertan libururuik ez dutelako. Baina ikasgaiak oso dinamikoak dira, hainbatetan gurasoak ere joaten baitira klaseetara (baratza klaseak, adibidez).

Egia esan, lan modularrak asko lagundu dit iakskuntza eredu desberdinak ikusteko. Ikas-komunitatearena adibidez, ez nuen ezagutzen eta asko gustatu zaidan gauza bat da. Beraz, etorkizunean modu hartan lan egiten duen eskola batean egotea gustatuko litzaidake.

Iadanik ikasturtea amaitu da, eta ikasi eta ikusi dugun guztia kontuan izanda gutako bakoitzak hartu nahi duen  bidea nolakoa izango zen definitzen hasia du, baina oraindik 3 urte gehiago geratzen zaizikigu. Beraz, lan modularreko aurkezpenetan egin ziguten galdera batekin amaitu nahi nuke nire paper zorroa: ETA ZUK, ZEIN IRAKASLE MOTA IZAN NAHI DUZU?





No hay comentarios:

Publicar un comentario