Páginas

martes, 8 de mayo de 2012

Neutraltasuna eta objektibotasuna

Klasean hainbat kasu ikusi ondoren, irakaskuntza neutraltaren eta objektiboaren  arteko desberdintasunaren eztabaida agertu zaigu. Oso antzekoak direla iruditzen zait, baina, nire ustetan hauek dira bakoitzaren definizioak:
Neutrala izatea, hainbat aukeren inguruan iritzirik ez ematea da. Ezta ere errealitatea erakusteko. Ikasleak gauza baten edo bestearen alde jartzeko arrazoirik ez ematea da.

Objektibotasuna, aldiz, errealitatea erakuztea da, nahiz eta zu horren alde ez egon. Gauza baten alde onak eta txarrak ikusi eta esatea.

Honen ondoren, hezkuntzan objektiboa edo neutrala izan behar den galdera dator.

Nire ustetan, ikaskuntzan objektiboak izan behar gara, ikasleek haien iritzi pertsonala izan dezaten. Gauza txarrak, haurrei ez zaizkiela ezkutatu behar uste dut; baizik eta errealitatea erakutsi behar zaiela. Haiek inguratzen dieten errealitatea erakutsi, ondoren haiek erabaki dezaten zer den ona, zer txarra, zer duten gustuko eta zer ez. Zeren eta, gauzen errealitatea ez bagenu ezagutuko, nola biziko ginatekeela uste duzue?

No hay comentarios:

Publicar un comentario