Páginas

lunes, 26 de marzo de 2012

Definizioak



Kaixo guztioi!
Beste klase bat igaro ondoren, irakasleak jardun dugun gaiaz idazteko eskatu digu. Hala nola, hezkuntza, kultura eta gizarteratzearen garrantziaz. Aipatzekoa da ere, oso iritzi desberdinak ikusi zirela gelan.

Hezkuntza: balioak, tradizioak, ohiturak... transmititzen diren prozesua. Pertsona bakoitzarena desberdina da, berak duen inguruaren arabera; baita ere aipatzekoa da, hezkuntza prozesua pertsona bat jaiotzen den momentutik hasten dela. Hiru hezkuntza mota ere bereizten dira, hala nola formala, informala eta ez-formala. Hauek, aurreko sarreran aipatu nituen.

Kultura: gizarte bat besteetatik bereizten duen egitura sozial, erlijioso, eta abarren multzoa da. Fisikoan, ohiuretan, janarietan, jazkeran... modu askotara desberdindu daitezke kulturak. Adibidez, pertsona Espainian bizi den pertsona bat edo Sirian bizi den bat, kultura desberdina butela nabaritzen da, aurretik esan ditudan gauzengaik.

Gizarteratzea: pertsona bat gizarte batean integratzean datza. Prozesu hau, pertsona bat jaiotzen den momentuan ematen da, eta hil arte irauten du. Hau ematen den bitartean, pertsona honek gizarte horretako kultura eta ohiturak bereganatuko ditu, eta sozializatu egingo da.

Hau izan da nire ordena garrantzian. Baian esan beharra dago klasean besteen iritzia entzun ondoren, gehiaenekin ados nago. Beraz, hiruen artean lotura bat dagoela uste dut, baina bata besteak baino garrantzi handiagorik izan gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario