Páginas

viernes, 11 de mayo de 2012

Otaño eskola

Moduloko lana egiteko, Zizurkil beheko Otaño ikastolara joan ginen klasea ikustera. HH-tik LH amaitu arte ematen den eskola, asko harritu ninduena onerako. Ez da eskola oso handia, eta ikasle gehienak (guztiak ez esateagatik) Zizurkilgoak dira. 

Ikas-komunitate bat da, non gurasoek parte hartzen dute hainbat ekintzetan. Txarlak, baratza klaseak… egiten dituzte ikasleekin. Ideia interesgarria iruditzen zaidana, gurasoek eskoletan parte hartzearena.

Beste alde batetik, eredu konstruktibistan oinarrituz, ez dute libururik erabiltzen, matematikan izan ezik. Honek esan nahi du, irakasleak biltzen duela material guztia eta dena prestatzen duela. Lan ikaragarria da, baina aberasgarria ere. Izan ere, irakasleak klasean proposatutako guztiak tu zertarako bat. Poema bat lehiaketa baterako, irteera bat zuhaitzak ezagutzeko, edota komikien ezaugarriak ezagutzea mural bat egiteko. Proiektu asko egiten dituzte, oso interesgarriak egia esan.

Azterketa gutxi egiten dituzte, eta honek, egia esan, galdera bat sortu zidan: azterketarik egin gabe, ondoren DBHn beste eskola batera joatean ez al dute arazorik edukitzen?
Irakasleak, ordea, ezezkoa erantzun zidan. “Alderantziz; ikasleak besteak baino preparatuago ateratzen dira”.

Erantzun hau entzun ondoren, irakasle hark arrazoia zuela konturatu nintzen, ikasleak gauzak haien kabuz bilatzeko gai baitziren.

Egia esan, asko gustatu zitzaidan eskola hau, ez baitnuen inoiz eredu hau ikusi eta honelako eskola gehiago aurkitzea gustatuko litzaidake.

Honekin amaitzeko, ikas komunitatearen inguruko lan modularreko bertso batzuk jartzea gustatuko litzaidake.
Ikasle, maixu ta familiek
osatzen dute katea
ta komeni da denak batera
bide berean jardutea.
Sartu nahi duen besterik bada
zabalik dauka atea.
Gure ametsetako eskola
Ikas komunitatea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario